2024ko urtarrilean Jose Ramon Elorriagak bere bigarren eleberria argitaratu zuen: “DONDE TÚ SABES”.
Obra honetan, Fruizko (Bizkaia) “Kirkiñetu” mendiaren sakonean ezkutatutako izaki ñimiñoz osatutako herri txiki baten abenturak kontatzen dira. Izaki hauek mundu osoan tribuetan banaturik bizi dira eta betidanik planetako ur naturalen garbitasuna zainzen diardute.
Maitasunezko erantzun batean, aitonak bere lau urteko bilobari esan dio bera zaharra izan arren, ez dela inoiz hilko eta ondoan egongo dela behar duen guztietan. Etorkizun horri irtenbidea emateko, izaki magiko horien laguntzara jo du. Egoera berezi batengatik, familiak baino ez du ezagutzen sekretu bat, haren kide bat (Gillen Elorriaga) bere tribuan magikoki sartuta baitago.
Haiek laguntza emateko konpromisoa hartu dute, beren espeziekoek dituzten gaitasun magikoetara joz (hebreeraz: “Nistarim” / “Nistarot” = ezkutuan gaude), betiere aurkitu gabe. Aitonari hitza eman diote lortuko dutela haurra hilezkortasun-promesaren egiaz konbentzitzea, haiekin denboraldi batean bizi ondoren. Haurra magikoki sartzen da mendiaren azpiko herrixkan, hain esperientzia dibertigarria eta jakintsua bizitzeko; izan ere, lortzen duen jakinduria guztiaren artean, leku bat (ez-tokia) dagoela ere konbentzitzen da. Leku horretan, aitona ikusi ezin duenean, beti aurkituko du bihotzak deitzen dionean.
Idatzitazko bizipenekin batera liburuan tintazko marrazkiak daude, eta lurrarekiko maitasunez betetako tribuaren ezagutzekin osatzen da. Uraren garbitasuna defendatuko dute, kutsadurari aurre egingo diote eta gizakiak kontzientziatu egingo dituzte kutsadura neurrigabeak bizkortu duen klima-aldaketaren errealitatean inplikatzeko. Tribu heroiko horiek munduan zehar komunikatzen dira, hegazti migratzaile handien eta kontinente desberdinetako tribuen artean bidalketak daramatzaten posta-hegaztien gainean hegan eginez.
Planetaren bizitza aberasteko beharrezkoak diren balio humanistak sortzeko abentura eta esperientzia bitxietan gertatzen da historio hau.
Erosi