Argazkigintzaren aurrerapen izugarria ezagutu duen belaunaldi batekoa naiz eta egunero irudiarekin zerikusi duen guztiaren aurrerapen sinestezinez galdezka jarraitzen dugu.
Etxeetan argazki makina sinpleak ezagutu genituen eta horiei esker gogora ditzakeguz gure haurtzaroko uneak. Gaur egun irudien munduan bizi ditugun aurrerakuntzek gure bizitza eraldatu dute, bereizten zailak diren muturretaraino, gehiengo batem istorio iragankor eta iheskorrak bihurtuz.
Nire aitaren irakaskuntzari esker mendi irteerak deskribatzen zituzten koadernoak egin nituen, naturako apunte errudimentarioak sortuz.
Argazkiarekiko zaletasunak era batean bideratu zidan modu artistikoan “bidai-koaderno”ak deritzona egiten; esperientzia baten sintesi grafikoa da. Une hartako inpresioak berbizitzeko aukera ematen du koaderno-bidai batek; betirako ahaztuko liratekeen sentsazioak eta emozioak bizitzeko aukera ematen duena.
Nik uste dut argazki bat “bat-batekoa” dela, aldiz, ohar grafiko bat “une bat”.
Itsasontzi batetik hasita, idatzi eta marraztu dut Euskal kostaldea, beste lurralde batzuetako gailur eta geografietaraino ere bai, eta koaderno hauek mimoz gorde ditut, memoriaren funtsezko zati bihurtu direlako.
1 Entradas