2011. urtean “La Taller” tailer eta grabatu-galeriara joan nintzen, Bilboko Zumarraga kaleko 7an. Ikastetxeko titularra eta irakaslea Maite Martinez de Arenaza zen, grabatuarekin maiteminduta eta arte honen bultzatzailea. Lehenengo aldiz, grabatu-tailer diziplinadun benetako irakasle batekin eta pertsona bikain batekin topa nintzen. Bera bezalako pertsonei esker urte gutxitan Bilbao nazioarteko grabatu-lagin onenen erreferente bihurtu da nazioarteko urteroko grabatu azokan.
Hiru urte eman nituen eskola hartara maiz joaten, eta grabatuaren teknika anitzen artean punta lehorra eta akuafortea izan ziren gehien erakarri nindutenak.
Artistikoki une aberatsak izan ziren; artistek eta artista promesak desfilatu zuten handik eta asko ikas zitekeen haietatik.
Emaitza on bat lortzeko ahaleginean amore ez emateko ezinbesteko baldintza da marrazki-oinarri sendoa izatea eta denbora luze kontzentratua igarotzeko gaitasuna.
Gaztetan, “linoleumean” grabaketa-lanak egin nituen, euskarri oparoa eta erabilerraza zelako; gainera tiradak egiteko aukera ematen zidan. Arropa-garbigailuko arrabol xukatzaile batekin laguntzen nintzen hauek egiteko.
Agustin Ibarrolak estanpazio anitz oparitu zizkigun Valladolideko (70.eko hamarkada) unibertsitate-mugimendu garaian. Gaur egun, diziplina horrek interes handia sortzen du eta ofizioa duten artista plastiko guztiek grabatuan lan garrantzitsuak dituzte.
Grabatuaren balio artistikoa sakon bereizteko, beharrezkoa da Rembrandt edo Giovani Battista handien lanak aztertzea. Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa bateri esker Piranesi-ren (1720-1778) lan zoragarrian murgildu hal izan nintzen. Lan haiek argi elektrikorik gabe egin zirela pentsatzeak edonori txiki sentiarazten dio; hala ere, Maiteren dedikazioari esker, gogobetegarritzat jo daitezkeen lanak egin nituen, eta grabatuarekiko interesa finkatu zitzaidan.
4 Entradas